Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 14a, 14:23
Latz tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 14:

Dean: patata-tortilla, haragi-bola eta pantumaka.

Atraskua: txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

 

 

Tta-kun: kaneloiak eta gabardinak.

 

 

Txalintxo: atuna tomatearekin

Zurt: kalabazaz, tipulaz eta intxaurrez beteriko hostorea eta bexamelarekin betetako arrautza egosia.

 

 

Latz: berenjenarekin, gaztarekin eta urdaiazpikoarekin egindako pintxoa, espinaka eta bakailao nahaskia eta arrain-pastela.

 

 

Etxe-Aitz: errusiar entsalada eta oilasko hegalak.

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide