Euskal Herriko Hiru Txirlo bolo txapelketa jokatuko da zapatuan, Floreagan

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 19a, 10:28
(Argazkia: Azkoitiko Hitza)

Euskal Herriko XXVIII. Hiru Txirlo bolo txapelketa jokatuko da irailaren 23tik urriaren 28ra bitartean. Txapelketako lehen saioa Floreagako bolatokian jokatuko da, zapatuan.

 

Txapelketa 17:00etan hasiko da, eta izen-ematea 5 eurokoa da. Urriaren 7an, Markina-Xemeingo Barinaga bolatokian jarraituko du txapelketak, urriaren 21ean Eibarko Asola Berrin, eta azkenik, urriaren 28an, Bolibarko Iruzibitxa bolatokian.

Lehena gelditzen denak 65 euroko saria jasoko du, bigarrenak 50 eurokoa, hirugarren sailkatuak 35 eurokoa, laugarrenak 20 eurokoa, bosgarrenak 10 euro jasoko ditu, eta seigarren sailkatuak oparia jasoko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide