Beningo Kaleko Umeen aldeko zozketa

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 12a, 12:08

Beningo Kaleko Umeen aldeko zozketa aurten ere martxan dago eta jadanik hasi dira Gazteak eta Garapena taldeko kideak billeteak saltzen.

 

Ondorengo sariak banatuko dituzte: Iker Irribarria pilotariaren elastikoa, Migel Zubizarreta 'Bolante'-ren eta Maite Agirre 'Krixpin'-en bi margolan, eta Joseba Jatexean bi lagunentzat bazkaria edo afaria.

Zenbaki saritua azaroaren 2an, ONCEko lehen sariaren zenbakia izango da. Azaroaren 3an aterako duten zenbakia, aldiz, erreserbarako geldituko da. Saria Sabinoren Harategian dago ikusgai. Biltzen den dirua salestarrek Beningo Porto Novo eta Cotonouko kaleko umeen alde duten proiekturako izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide