Kataluniako erreferendumari babesa adierazi diote hainbat herritarrek

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 11a, 21:22
Argazkia: Mikel Zengotita.

Azkoitikoko Gure Esku Dagok eta ehundik gora herritarrek babesa erakutsi diote Katalunian estatus politikoaren inguruan urriaren 1ean egingo duten erreferendumari. Gure Esku Dagok deituta, Diada egunean, Kataluniako prozesuari babesa adierazteko argazkia atera dute, plazan.

 

Urriaren 1ean herritarrei independentzia nahi duten ala ez galdetuko zaie Katalunian. Estatuarekin mantendu nahi duten harreman politikoari buruz galdetuko zaie, eta nazio gisa zer izan nahi duten erabakiko dute. Hori dela eta, erabakitzeko eskubidearen bidean, azkoitiarrak ere herriari galdetzearen alde daudela erakutsi nahi izan dute gaurko argazkiarekin. 

 

Bilboko manifestazioarako deialdia

Datorren zapatuan, irailak 16, Gure Esku Dagok Kataluniako erreferendumaren alde 'Demokrazia, bozkatu erabakitzeko' goiburupean Bilbon egingo duen manifestaziora joateko dei egin diote herritarrei. Mobilizaziora joateko autobusak antolatuko ditu GEDk, eta honako taberna hauetan egin daiteke izen-ematea: Zakelan, Latzen eta Etxe-Aitzen.

 

 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide