Jakes Urangak zinegotzi kargua utziko du

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 11a, 19:35
Jakes Uranga, eskubian.

Azkoitiko EH Bilduk ohar baten bidez jakinarazi du gaur, astelehena, Jakes Urangak zinegotzi kargua utziko duela, eta bere lekua Itziar Joaristik ordezkatuko duela. Behean, koalizioaren oharra:

 

"Ohar honen bitartez Azkoitiko EH Bildutik Jakes Uranga zinegotziaren kargu uztearen berri eman nahi dugu. Bihotzez eskertu nahi dugu urte hauetan Udalean herri ordezkari gisa egin duen lan guztiagatik, Azkoitia hobeago bat egiteko egin duen esfortzu guztiagatik. Etapa hau itxita, familiari eta ibilbide profesionalari eskaini ahalko dio denbora gehiago Jakesek. 

Udaleko hutsunea Itziar Joaristik beteko du. Fisikaria ikasketaz eta azken hamarkadetan Floreaga ikastetxeko irakasle lanetan jarduna dugu. Gogotsu, azkoitiar guztion alde lan egiten jarraituko du Udalera jauzia emanez. Ongi etorri Itziar!"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide