3x3 Futbol Festa, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 8a, 21:03

Gaur arratsaldean hasi eta ilundu bitartean, Urola eskualdeko neska-mutilek Azpeitia Cup taldeak antolatutako 3x3 Futbol Festaz gozatu dute. Zapatuan eta igandean ere izango dira futbol partidak.

Guztira 135 taldek eman dute izena, eta jokatuko diren partidetan ez da egongo ez irabazlerik, ez galtzailerik ez eta saririk ere. Asmoa da gazteen artean kirola sustatzea, talde lana eta kohesioa bezalako balioak indartuz. Futbolaz gain, animazioak, tailerrak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte datorren astebururako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide