Herritar baten kexa: 'Furgoneta espaloi gainean'

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 8a, 10:43

Ibai Ondo kalean furgonetak espaloi gainean sarritan aparkatzen dituztela eta, kexu dira bertako bizilagunak. Ibilgailu luzeak bertan aparkatuta, oinezkoentzat askotan lekurik ez dela gelditzen esan dute bizilagunek.

 

Azaldu dute ibilgailuak espaloi gainean aparkatzeak «espaloiei izugarrizko kaltea» egiten diela. Eta, are gehiago, ibilgailu horiek «oinezkoen segurtasuna ere arriskuan» jartzen dutela gaineratu dute, horiek «ez baitute nahikoa tokirik, eta, ondorioz, zenbait eremutan errepidera atera behar izaten dute bidean aurrera jarraitu ahal izateko». 

Bestalde, Udaleko Hirigintza Sailera hainbat mezu bidali dituztela baina ez dutela erantzunik jaso adierazi dute bizilagunek, eta arazoari aurre egin eta «zenbait neurri hartzeko» eskatzen dute, «bereziki oinezkoen segurtasuna bermatzeko».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide