Autobus zerbitzu bereziak izango dira Zarauzko Euskal Jaietatik itzultzeko

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 8a, 10:28

Zapatuan ospatuko dute Zarautzen Euskal Jai Eguna, eta hori dela eta, Lurraldebusek gaueko autobus zerbitzu bereziak jarri ditu Azkoitira itzultzeko.

 

Zarauztik 23:05ean, 01:05ean, 03:05ean eta 05:05ean irtengo dira autobusak, eta Aizarnazabalen, Zestoan eta Azpeitian geldialdiak egingo ditu autobus horrek Azkoitira iritsi aurretik. 45 minutuko bidaiak aurreikusi ditu Lurraldebusek Zarauztik Azkoitira heltzeko. Honako ordutegia izango du:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide