Suharri Aranburu eta Gilen Aldalur: «Gustura gaude azken boladan talde bezala asko hazi garelako»

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 6a, 13:20
Argazkian, Trini Fox taldea. / Maitane Bermejo.

Azken bi urteetan jasotako fruituak batu, eta disko berriaren hegaldiari ekiteko prest dago Azkoiti-Azpeitiko taldea. Aurrerantzean, taldekide berriarekin igoko dira oholtzara.

 

Letaginak deitzen da kaleratzear zaudeten diskoa. Nondik dator izena?

Aurrena, azeria hitza hartu eta hizkuntza ezberdinetan nola izan zitekeen pentsatu genuen. Baina, azkenean, letaginak hautatu genuen, animaliek defentsarako erabiltzen eta erakusten dituztelako. Kantuak, gehienak, barne gudak dira, eta hori dela eta hitz interesgarria iruditu zitzaigun.

Zer gai jorratzen dituzte abestien hitzek?

Denboraren inguruan asko hausnartzen duten abestiak daude diskoan, beren izenek esaten duten bezala: Gero, Hilzorian, Bila nabil… Bestalde, harremanen inguruan gertatzen diren buruhausteez ere aritzen gara, gauzak belzten diren uneetako sentimenduez.

Eta gauzak argitzen diren uneaz aritzen al zarete?

Bai, abesti bakarrean. Izan ere, pixka bat gure estilotik bereizten den kantu bat dago diskoan, pop doinuetara gehiago gerturatzen da, eta kantu hori da alaiena edo positiboena.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide