PUBLIERREPORTAJEA | Eguzki berri bat Azkoitian

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 12a, 20:30

Agurtzane Iparragirre (Azpeitia, 1979) Kimikan lizentziatua, naturopata eta iridiologoa da, besteak beste. Betidanik eduki du interesa medikuntza naturalaren inguruan. Hori dela eta, duela lau urte Azpeitiko Eguzki belar dendan hasi zen lanean. Hango esperientzia eta jendearen beharrak ikusita, Azkoitira proiektu berri batekin dator: Azpeitiko proiektu bera ireki du Azkoitian ere, EGUZKI.

Horretarako, hainbat espezialitatetako lau aditu batu zaizkio proiektuari: dietista bat, batez ere iridiologian eta omeopatian oinarritzen den terapeuta bat eta masajeetan adituak diren bi terapeuta. Horiez gain, Azkoitiko zentro berrian Iparragirrerekin batera egongo dira Maider Odriozola (Azpeitia, 1986) eta Miren Larrañaga (Azkoitia, 1966), bezeroen beharrei erantzuten.

 

Marijose Iparragirre (Azpeitia, 1969) farmazialaria, iridiologoa, omeopata, fitoterapeuta, sendagaien arteko elkarreraginean espezialista.

Farmazia ikasi ondoren, beste zientzia alternatibo batzuk ikasteari ekin nion, eta horiek lantzen ari naiz urteetan. Terapia horiek medikuntza ofizialaren osagarriak izan behar dute, osasunaren egoerarik egokiena berreskuratu eta mantentzeko. Iridiologoak gorputzeko organoek islatzen dituzten baldintzak ezagutu ahal ditu, begiko irisean dauden marka edo seinaleen bidez. Organo gaixoetan etapa akutuak, azpiakutuak, kronikoak eta suntsitzaileak finkatzen dituen zientzia da iridiologia.

Irisa atalez atal aztertuta, pazientearengan sendagaien hondarrak, drogak, berezko ahultasunak eta bizi-ohiturak ikus daitezke. Esate baterako, sukarrak adierazten du barruan zerbait gaizki dagoela, infekzio bat organoren batean; gorputzaren erantzuna da, erakusgarri bat.

Ekzemak eta azalaren erupzioak ere gorputzaren ezohiko egoera baten sintomak dira. Askotan, erupzioak kortikoideekin eteten ditugu, aintzat hartu gabe gorputza gibelaren, behazunaren edo beste organoren baten desintoxikazioa eskatzen ari zaigula, eta eteteak arazoa larriagotu egiten du. Horrelakoetan, garrantzitsua da organoen hantura jaistea.

Begiak dira gure gorputzeko organorik adierazkorrenak: komunikatzen garenean, begiak erabiltzen ditugu, eta solaskidearen aldartea asma dezakegu haren begiradak interpretatuta.

 

 

Ryunoshin Kojima (Kyoto, Japonia, 1980) masaje terapietan espezialista.

Doikuntza neurologikoa: ornoak arriskurik gabe birkokatzea.

Doikuntza emozionala: oreka emozionala.

Masaje antialgikoa: zenbait teknika konbinatuz, mina kendu eta oreka organikoa lortzea.

Hipnosia: subkontzienteko eta lehenaldiko arazoak konpontzen ditu.

Masaje metamorfikoa: eraldatze pertsonala.

Bach-loreak: oreka emozionala.

 

Ana Navarro (Ubeda, Jaén, 1981) naturopata, 3.030. elkargokidea. Elikaduraren Naturopatian espezialista (Dietetika, Nutrizioa eta Diet Coach-a).

Urte batzuetako esperientzia profesionalarekin, elikadura arloko aholkularitzan eta berrekindako heziketan lan egiten dut han-hemengo belar-dietetika zentroetan.

Kontsultetan, bezeroei erakusten diet gehiegizko pisua nola ken dezaketen elikadura on, osasuntsu eta osasungarriaren bitartez.

Nire gomendio dietetikoak dieta mediterraneoan oinarritzen dira. Ez dago janariak pisatzen ibili beharrik; elikadura jarrera batzuk aldatze hutsarekin, denetik janez ia, ez dago goseak ibili beharrik.

Nutrizio osasuntsu egokiak bizi-ohitura osasungarriak sortzen laguntzen du, etorkizunean ahalik eta pisu egoki eta zuzenenarekin jarraitu ahal izateko.

 

 

Eneritz Iparragirre (Azpeitia, 1983), masaje terapian espezialista.

Lau terapia mota:

Kraneo-sakrala: terapia energetikoa da, hau da, burezurretik sakroraino joaten den eta marea deitzen zaion pultsu moduko bat dago, adibidez. Eskuak gorputzeko leku ezberdinetan jarriz joaten da energia orekatzen.

Oin-erreflexologia: milaka urteko terapia dela esan genezake. Oinetan gorputz osoko maparen isla daukagunez, hainbat puntu landuz lortzen da oreka gorputzean.

Qi Gong: txinatar medikuntzaren lau adarretako bat izanik, bost elementutan oinarritzen da, soinu terapeutikoak, koloreak eta abar erabiliz.

TNDR masajea: gorputzaren funtzio fisiko zein psikikoen arteko harremanetan oinarritzen da.

Lau terapia moten oinarria gorputza orekan jartzen laguntzea da, gorputzak berak askatu ezin izan dituen emozio-blokeo horiei behar duten laguntza emanez, hainbat terapiaren bidez. Norbera sendatu egiten da!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide