Trini Foxek disko berriaren aurrerapen kanta kaleratu du

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 4a, 15:00

Trini Fox taldeak Letaginak kaleratuko du irailaren 14an, eta lan berria Donostiako Bukowskin aurkeztuko dute. Goiko bideoa aurrerapen kantua da: Hilzorian.

Hiru lagunek osatzen dute Trini Fox rock taldea: Gilen Aldalur (Azpeitia, 1997) eta Suharri Aranburu (Azkoitia, 1998) gitarra jotzaileek eta Iñaki Zubeldia (Azpeitia, 1997) bateria jotzaileak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide