Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 31a, 12:46

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek ostegun honetako pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 31:

Latz: Patata-tortilla, piper beteak eta arrain-pastela.

 

Atrasku: Txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Zurt: Urdaiazpiko-tortilla eta udaberriko biribilkia.

Etxe-Aitz: Urdaiazpikodun kroketak eta arrain-pastela.

Txalintxo: Atuna tomatearekin.

Tta-kun: Onddoen nahaskia eta san jakoboa.

Dean: Itxita, irailaren 1era arte. 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide