San Agustin eguna ospatu dute Aizpurutxon

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 29a, 10:46
Argazkiak: Ibon Errazu Uria.
Atzo, astelehena, San Agustin eguna ospatu zuten Aizpurutxo auzoan. Goizean meza izan zen auzoko elizan, eta, gauean, bertso afaria egon zen Itziar jatetxean. Bertsotan Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia aritu ziren, eta bertsoen tartean Aizpurutxo anaiek eta Iñigo Galdosek soinuz alaitu zuten gaua. Dozenaka lagun bertaratu ziren afaltzera, eta giro polita izan zen.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide