Jubilatuen egun-pasa, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 25a, 10:10
Atzo Azkoitiko jubilatuek egun-pasa egin zuten. 10:30 aldean plazan elkartu eta gero, Mutrikuko San Juanera joan ziren, eta bertan hamaiketakoa eta bueltatxoa egin zituzten. Ondoren, Aittola-Zaharrera igo ziren. Han, paella eta oilaskoa jan zuten eta tertulia eta giro politean pasatu zuten arratsaldea. 19:00ak aldean jaitsi ziren berriro herrira.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide