Udalak arratsaldeko kontzentrazioan parte hartuko du sexu eraso guztiak gaitzesteko

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 21a, 14:27

Azkoitiko Udalak gaur arratsalderako Sustraiak Moretzen eta Sostenipe talde feministek deitutako kontzentrazioan parte hartuko du. Udala sexu eraso guztiak gaitzesteko atxikituko da elkarretaratzera.

 

«Azken kasuaren ikerketak jarraitzen duen bitartean, nire karguak zuhurtziaz jokatzera behartzen nau jazoera argitzen den arte, eta benetako informazioa esku artean dugun arte, suposizioetan erori gabe. Udalak parte hartuko du elkarretaratzean sexu abusu guztiak salatzen eta arbuiatzen dituelako. Azken kasuari dagokionez, oraindik azkarregi da ez dakigun zerbait egiaztatzeko. Ikerketa amaitzeko zain gaude», dio Javier Zubizarreta alkateak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide