Sexu eraso bat salatu dute Azkoitian

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 20a, 11:25

Abuztuaren 19an, goizaldean, adin txikiko batek eraso sexista pairatu zuela baieztatu dio Ertzaintzak Maxixatzeni. Ertzaintzak zapatuan jaso zuen sexu erasoaren salaketa, eta gertatutakoa ikertzen ari dela jakinarazi du.

 

Azken egunotan Andra Mari jaiak ospatu dituzte herrian, eta, festetako egunetan eraso sexistarik gertatu ez zedin, kanpaina bat eta protokolo bat ezarri zuen Azkoitiko Udalak. Besteak beste, eraso sexisten kontrako informazio gune bat jarri zuten Herriko plazan, Torre Zuri erakustokiaren aurrean. Bertan bi hezitzailek informazioa eta orientazioa eskaini zieten bertaratzen ziren guztiei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide