Andramaixek 2017

Kuadrilla Eguna, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 18a, 15:31

Kuadrila Eguna ari dira ospatzen Azkoitian. Gaurko egunarekin agurtuko dituzte andramaixek azkoitiarrek. 11:00etan XVI. Andramaixetako Milia jokatu da, Xeye atletismo taldeak antolatuta. 14:30ean, berriz, bazkari herrikoia egin dute 1.350 herritarrek. Guztira 126 kilo arroz erabili dituzte gaurko bazkarirako. Kuadrila bakoitzak bere kamiseta, alkandora edota bestelako koloredun hamaika gauzekin koloreztatu dute herriko plaza.

Arratsalde partetik aurrera ere festak jarraituko du herrian:

17:30ean, herriko kaleetan Brincadeira batukada taldea.

17:30ean, Balda plazan, Apar festa.

18:30ean, Plaza Berrin zezenak.

22:00etan, 9. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

22:00etan, Herriko plazan Trikizio taldearekin dantzaldia.

 

Txosnagunean, aldiz, honako hau izango da:

16:30ean, manifestazio feminista.

18:00etan, Sua taldearen erromeria.

23:00etan, Piztu taldearne ekitaldia.

00:30ean, Kop eta The Gulty Brigade taldeen kontzertuak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide