Koldo Larrañaga apaiz eta euskaltzale azkoitiarra hil da

Alea.eus 2017ko abu. 16a, 15:50
Koldo Larrañaga, Caicedo-Yusoko apaiza. E.U. / Alea.eus

Azken hirurogei urte eman ditu Koldo Larrañaga apaizak (Azkoitia, 1923) Lantarongo Caicedo-Yuso herrian, bere nagusiek bertara 'erbesteratu' zituztenetik hain zuzen, Legutioko nekazarien alde jarri zelako soroak ureztatzeko eskubideei buruzko gatazka batean. Hasiera batean, Añanan, ez zuten ondo hartu "apaiz gorria", baina gerora herritarren esker ona irabazi zuen.

 

Betidanik euskararen aldeko borrokan aritu da Larrañaga Añana Kuadrillan. Euskara berreskuratzeko zerbait egin behar zela-eta lehen saioa orain 30 urte egin zuten, Angostoko komentuan: Bertan 15 eguneko ikastaro bat antolatu zuten fraideek, eta Araba osoko jendea bildu zen bertan. Halaber, Gaubeako medikuarekin batera, bertako eskolan euskara irakasten hastea lortu zuen, gero Lantaronen gau-eskola hasi zen, eta pixkanaka-pixkanaka herri ia guztietan euskara ikasteko taldeak osatu ziren.

Jarraitu albistea irakurtzen Alea.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide