Andramaixek 2017

'Herri Txiki, Infernu Handi' film laburren lehiaketako irabazle nagusia

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 16a, 15:06
Argazkian, Joseba Beristain epaimahaikidea saria ematen Txintxarri lokaleko kideei.

Andramaixetako VII. Film Labur Lehiaketan zazpi lanek hartu dute aurten parte, eta horietatik bakarra izan da saritua: "Herri Txiki, Infernu Handi". Txintxarri lokaleko gazteek egindako lanak sari bikoitza jaso du: alde batetik, epaimahaiarena, eta bestetik, ikuslegoarena. Ikusi jarraian lehiaketara aurkeztutako lanak:

 

Aurten proposaturiko gaia 'Parodiak' izan da. Bi sari eman ditu Udalak. Epaimahaiaren sariari esker irabazleek 250 euro eta oroigarria jaso dituzte, eta ikusleen saria bereganatzeagatik, berriz, 150 euro eta oroigarria.

  

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide