Andramaixek 2017

San Roke eguna, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 16a, 13:49

Goizean Udalbatza Meza Nagusian izan da Txalkor txistulari taldeak lagunduta. Bertan herritar erlijioso eta lekaimeak partaide direla, Parrokiko Abesbatzak eta Iraurgiko abesbatzak hainbat abesti kantatu dituzte. ondoren, Eltziegoko Dultzaineroen laguntzaz, erraldoi eta buruhandiek kalejira egin dute San Martin auzora. 12:00etan, urtero bezala, aurreskua dantzatu dute herriko plazan udaleko hainbat ordezkarik, Sahatsa dantza taldeko dantzariek lagunduta. Eguerdiko 13:00etan, berriz, Azkoitiko Musika Bandak eta Eltziegoko dultzaineroek kontzertua eskaini dute, Kontzejupean. Jarraian, gaur arratsaldeko eta gaueko egitaraua:

14:00etan, haur eta gurasoen bazkaria Ikurrinaren plazan. 

16:00etan, zezen karretoiarekin kalejira, Herriko plazatik irtenda.

16:30etan, talde jokoak txosnagunean.

17:00etan, Balda plazan, Gazteentzako Jolas dinamikoak. 

17:00etan, Eliza atarian, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen ikuskizuna, publiko guztientzat. 

19:30ean, Kalera ekitaldia txosnagunean.

20:00etan, Eliza atarian, Sahatsa Dantza Taldeko kide eta herritarron partaidetzarekin, plaza dantzak.

21:00etan parrillada txosnagunean. 

23:00etan, Baztarrikaldetik, Piroteknia Zaragozana etxearen eskutik, suzko erroberak. 

23:30ean, Herriko plazan, Paseepartout eta Hesian taldeen kontzertua.

23:00tik 02:00etara, eliz atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta, karpa bat jarriko da alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko.

02:00etan, zumba txosnagunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide