Andramaixek 2017

Ladis Galarza eta Ion Jaunarena, Beñat Urretabizkaiaren eta Xabier Erostarberen ordez

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 11a, 16:25
(Argazkia: aspepelota.com)

Andra Mari egunean jokatzekoak diren pilota partidetan hainbat aldaketa egin dituzte Aspe eta Asegarce enpresek.

 

Lehenengo partidan, Arretxe eta Urretabizkaia Ugalde eta Erostarberen aurka jokatzekoak ziren, baina azken orduetako aldaketen ondorioz, Arretxe Ladis Galarzarekin arituko da, eta Ugalde Ion Jaunarenarekin.

Bigarren partidan ez dago aldaketarik. Zarauzko Torneoari dagokion lehen finalaurrekoa jokatuko dute Bengoetxea VI.a-Albisu eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da pilota jaialdia, Gurea pilotalekuan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, eta horretarako bi bide jarri dituzte. Alde batetik, Asperen ondorengo telefonora deituta eros daitezke sarrerak: 667 487 273. Bestela, egunean bertan, Gurea pilotalekuko leihatilan erosi ahalko dira, 16:00etatik aurrera.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide