Andramaixek 2017

Hartz eta Willis Drummond taldeen kontzertuak izango dira bihar

Bihar, herriko plazan, Hartz eta Willis Drummond taldeek kontzertuak eskainiko dituzte 22:30etatik aurrera.

 

Um Blem Ble Azkoitiko Tabernarien Elkarteak antolatuta, Hartz talde azkoitiarra hasiko da herriko plaza girotzen, eta ondoren, Baionako Willis Drummond taldearen txanda izango da, 00:00etan. Tabula rasa tour bira ari da egiten Baionako taldea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide