Andramaixek 2017

Plaza dantzen bigarren entsegua gaur izango da

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 10a, 10:25

Asteartean egin bezala, gaur 20:00etan, andramaixetan Eliza atarian egingo diren plaza dantzetarako entseguak eskainiko dituzte Sahatsa Dantza taldeko kideek.

 

Aurrez pausoak erakusteko helburuarekin, Sahatsa Dantza Taldeak gaur, 20:00etan, entsegua eskainiko du Baztartxo Antzokiko Sahatsaren lokalean. 

Abuztuaren 16an, 20:00etan izango dira plaza dantzak Eliza atarian. Egunean bertan, ordu erdi lehenago, pausoen errepaso-ikastaroa egingo da Eliza atarian bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide