Andramaixek 2017

Autobus zerbitzu bereziak izango dira gauez andramaixetan

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 9a, 17:32

Andramaixek direla eta, Lurraldebusek gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du abuztuaren 14tik 16ra eta abuztuaren 18an. 17an, Baserritarren Egunean, ez da gaueko autobus zerbitzu bereizik egongo.

 

Azkoititik Zumaiaraino gaueko zerbitzua izango da andramaixetan. Azpeitian, Zestoan eta Zumaian egingo ditu geldialdiak Lurraldebusek jarritako zerbitzu berezi honek. Azkoititik 00:40ean, 01:30ean, 02:40ean, 03:30ean, 04:40ean eta 05:30ean aterako dira autobusak. Abuztuaren 14an eta 18an 06:40ko zerbitzua ere izango da. Irudian autobus zerbitzuen ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide