Andramaixek 2017

Andra Mari eguna, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 15a, 13:55

Andra Mari egunari hasiera emateko Eltziegoko dultzaineroen kalejira izan da 09:30ean. Jarraian, 10:00etan, Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari  taldearen kalejirek alaitu dituzte kaleak. 

10:50ean, Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak "Alkate Soinua" jo dute. Atzetik, 11:00etan, Meza Nagusia izan da.

Eguerdiko 13:00etan, Kontzejupean, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak kontzertua eskaini dute. Bertan “Tercio de quites” eta “Antillaaense suite” piezak jo dituzte, besteak beste.

Arratsaldean, 17:00etan, Gurea pilotalekuan pilota partidak izango dira. Lehen partida Arretxe-Urretabzikaia eta Ugalde-Erostarberen artekoa izango da. Hauen atzetik partida nagusia etorriko da. Bertan, Bengoetxea VI.a eta Albisu Ezkurdia eta Rezustaren aurka arituko dira.

17:30ean, Trenbidearen Zumardian zezen txikiak eta poniak egongo dira eta 19:00etan Rockbox musika kale ikuskizunaren lekuko izango dira herritarrak.

20:00etan, Eliz atarian, Azkoitiko Gimnasia Erritmikoko taldeak erakustaldia emango du. Ordu berean Eltziegoko dultzaineroen kalejira ere izango da.

22:30ean, VII: Film laburren lehiaketa egingo da Herriko Plazan. Aurtengo lanak 'Parodiak' gaiaren inguruan izango dira.

Eguna amaitzeko, The Uski's taldeak kontzertua emango du Herriko Plazan, 23:45ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide