Piztu taldeak Ertzaintzaren 'gehiegizko kontrola' salatu du

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 6a, 11:32
Berdura plazaren alboko zubian Piztuk jarritako pankarta.

Piztu taldeak ohar bat bidali dio Maxixatzeni Ertzaintzak herrian duen "gehiegizko kontrola" salatzeko. "Ez deritzogu arazoari aurre egiteko zipayoen presentzia beharrezkoa denik. Droga kontsumoa ezabatu beharrean, beldurraren bidez marginazio egoera batera eraman du. Jendea berdin-berdin drogatzeaz gain, orain egoera tamalgarriagoetan drogatzera behartuta dago, komun-zuloetan, txakurrak gora eta behera ibiltzen baitira", azaldu du Piztuk.

 

Honako ohar hau bidali dio piztuk Maxixatzeni:

"Jakina da Azkoitian zakurrak eguneroko buruhaustea direla, San Martineko koartela dugu horren adibide eta herrian ematen dituzten pasierak ohikoak dira.

Koartel honen deuseztea amets dugun arren, azkenaldian Ertzaintza asko zaletu da gu "zaintzen". Herriko sherifak sentitzen dira.

Geroz eta normalagoa da estatuaren kontrol aparatuak herria patrullatzea eta badirudi azkoitiarroi ez zaigula axola. Kontrola handitzeak ez du segurtasun handiagoa ekarri, baizik eta arazoa ezkutatzea. Parrandan afera dela eta, Azkoitiko Udalak herrian zipayoen presentzia handitzea erabaki zuen, droga eta adingabekoen alkohol kontsumoak astelehen buruzuri baten herriko plazan furgona bat egotea ekarri du.

Piztuk honen aurrean honakoa esan nahi du:

Ez deritzogu arazoari aurre egiteko zipayoen presentzia beharrezkoa denik. Droga kontsumoa ezabatu beharrean, beldurraren bidez marginazio egoera batera eraman du. Jendea berdin-berdin drogatzeaz gain, orain egoera tamalgarriagoetan drogatzera behartuta dago, komun-zuloetan, txakurrak gora eta behera ibiltzen baitira. Ah eta nork sartzen du droga herrian?

Adingabekoei dagokionez, guraso talde batek eman dituen politika moralistek zein txakurrek ez dute hobekuntzarik ekarri. Hemen berdin-berdin mozkortzen dira, beraz, zertarako handitu kontrol poliziala?

Guk argi dugu, udalek parrandaren aitzakipean herriaren kontrola bilatzen du, isunak eta jendearen ezkutatzea. Arazoak ez dira honela erantzuten.

Ez zaituztegu nahi, ez zaituztegu behar.

ALDE HEMENDIK

Piztu!"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide