Sute txiki bat izan da Martirieta auzoan

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 4a, 12:08
Martirieta auzoa.

Martirieta auzoan dagoen Egurrola ur biltegiaren alboko zelaian sute txiki bat izan da gaur, 10:00ak inguruan. Antza, baserritar bat, baimenduta, belarrak erretzen hasi da eta uste baino indar handiagoa hartu dio suak. Hori dela eta, bi suhiltzaile kamioi bertaratu dira eta segituan itzali dute sua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide