Andramaixek 2017

Udalak 7.500 euro bideratuko ditu andramaixetan txosnagunea ipintzeko

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 2a, 17:35
Argazkia: Urola Kostako Hitza.

Udalak Azkoitiko Herri Moimentuei 7.500 euroko laguntza materiala emango dio andramaixetan txosnagunea ipintzeko, iaz baino 2.000 euro gehiago.

 

Udalak instalakuntza eta material aldetik "bere esku dauden erraztasunak" emango dizkio Herri Moimentuei. Udalak hartutako konpromisoen artean daude "txosna eta eszenatokia jartzea, bere gain hartzea musika ekipamenduaren alokairua eta ur eta argindar gastuak, garbiketa lanez arduratzea eta baita azpiegituren garraioaz ere".


Iazko andramaixetan 5.500 euro bideratu zituen Udalak txosnagunera. Aurten kopuruak gora egin du musika ekipamenduaren gastua ere bere gain hartuko duelako Udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide