Xabier Oroz saskibaloi jokalariak beste lau urtez jokatuko du Gipuzkoa Basketekin

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 1a, 18:28
Xabier Oroz saskibaloi jokalaria.

Xabier Oroz (Azkoitia, 1996) eskoltari beste lau urterako kontratua berritu dio Gipuzkoa Basketek. Azkoitiarrak ACBn jokatuko du datorren denboraldian, iaz mailaz igotzea lortu ondoren.

 

Oroz Europako txapeldun izan zen pasa den uztailean Helsinkin (Finlandia) urrea irabazita, 20 urtez azpiko kategorian, Espainiako selekzioarekin.

Orozek txio hau idatzi du bere Twitterreko kontuan:

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide