Izarpe institutuak urrian egingo duen ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresurako sarrerak salgai

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 24a, 12:34

Izarpek —Zientzia Intuitibo eta Terapeutikoen Institutua— urriaren 20, 21 eta 22rako Azkoitian antolatu duen Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresurako sarrerak salgai daude jada.

 

Biltzarra ongintzazkoa da eta irabaziak elkarte ezberdinen artean banatuko ditu institutuak.

Kongresua urriaren 20an, arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta 22 eguerdian amaitu. Baztartxo Antzokian izango da. Bertan izango da, besteak beste, Kanadako Marilyn Rossner medium ezaguna.

Sarrerak udaletxeko Kultura sailean eskura daitezke abuztuaren 25a bitartean. Egun horretatik aurrera Izarpe institutuak internet bidez jarriko ditu salgai www.ticketea.com-en. Kongresu osorako sarrera 50 euro kostako da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide