Herriko ondarea ezagutzeko bisita gidatuak

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 27a, 12:30

Uda sasoian Azkoitira etortzen diren bisitarientzat eta herritarrentzat, bisita gidatuak antolatu ditu Udalak beste urte batez. Herriko ondarea ezagutaraztea da bisita gidatu horien helburua.

 

Bihar bertan ekingo diote Azkoitiko ondarea ezagutzeko xedez egiten diren bisita gidatuei. 11:00etan, Parrokia irekiko da, eta ondoren 12:00etan lehen bisita gidatua egingo dute 'Jauregi eta Dorretxe artean' izenekoa. Igandean, berriz, 11:00etatik 14:00etara bitartean, Balda Dorreko San Inazioaren kaperara egingo dute bisita.

Asteburu honetan bertan hasita, abuztuaren 27ra arte luzatuko da Azkoitiko txoko historikoak ezagutzeko aukera. Juan Bautista Mendizabalek eta Ekaitz Etxezarretak gidatuko dituzte bisitak.

Bisita egiteko aurrez eman behar da izena Loiolako Turismo Bulegoan i-loiola@urolaturismo.eus-era idatzita edo 943 15 18 78 telefonora deituta. Bisita guztiak doakoak dira.

 

BISITA GIDATUEN EGITARAUA

Uztailak 29

11:00etan Parrokia irekiko da.

12:00 Bisita gidatua Parroki aurretik: 'Jauregi eta Dorretxe artean'.

Uztailak 30

11:00-14:00 Balda Dorreko San Inazioren kapera irekita.

Abuztuak 2

11:00etan Parrokia irekiko da.

12:00 Bisita gidatua: 'Amabirjinaren Jasokundeko Parrokia'.

17:00 San Martin Ondaregunea. Bisita gidatua.

Abuztuak 3

11:00 'Azkoitia eta Oteizatarrak' bisita gidatua. Batarrabi – Jorge Oteiza frontoiak. Amaitzeko, Gurea pilotalekuan 'Euskal pilotaren xarma' esperientzia aukeran. Irteera Intsaustitik.

17:00 San Martin Ondaregunea. Bisita gidatua.

Abuztuak 4

11:00etan Parrokia irekiko da.

12:00 Bisita gidatua: 'Jauregi eta Dorretxe artean'.

Abuztuak 5

11:00etan Parrokia irekiko da.

12:00 Bisita gidatua Parroki aurretik: 'Jauregi eta Dorretxe artean'.

Abuztuak 6

12:00 Bisita gidatua Intsaustin: 'Zalduntxoen Azkoitia'.

Abuztuak 8

12:00 San Martin Ondaregunea Bisita gidatua.

16:30 Parrokia irekiko da.

18:00 Bisita gidatua: 'Amabirjinaren Jasokundeko Parrokia'.

Abuztuak 10

11:00 'Azkoitia eta Oteizatarrak' bisita gidatua. Batarrabi – Jorge Oteiza frontoiak. Amaitzeko, Gurea pilotalekuan 'Euskal pilotaren xarma' esperientzia aukeran. Irteera Intsaustitik.

20:00 Parrokian, Musika Hamabostaldiak antolatuta, Mario Ciferriren organo kontzertua.

Abuztuak 11

16:30 Parrokia irekiko da.

18:00 Bisita gidatua: 'Jauregi eta Dorretxe artean'.

Abuztuak 12

12:00 Bisita gidatua Intsaustin: 'Zalduntxoen Azkoitia'.

Abuztuak 13

12:00 San Martin Ondaregunea. Bisita gidatua.

Abuztuak 22

11:00 Parrokia irekiko da.

12:30 Bisita gidatua: 'Jauregi eta Dorretxe artean'.

Abuztuak 24

11:00 Parrokia irekiko da.

12:30 Bisita gidatua: 'Jauregi eta Dorretxe artean'.

Abuztuak 25

11:00 'Azkoitia eta Oteizatarrak' bisita gidatua. Batarrabi – Jorge Oteiza frontoiak. Amaitzeko, Gurea pilotalekuan 'Euskal pilotaren xarma' esperientzia aukeran.

Abuztuak 26

Donostiako Musika Hamabostaldiak antolatuta, Inaziotar Bidea (Loiola-Aizpurutxo).

Abuztuak 27

12:00 Bisita gidatua Intsaustin: 'Zalduntxoen Azkoitia'.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide