Udalak beste urtebeterako akordioa sinatu du Maxixatzenekin

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 20a, 12:17
Argazkian, Udaleko ordezkariak, euskara elkarteko ordezkaria eta hedabideetako ordezkariak.

Azkoitiko Udalak hitzarmena sinatu du gaur Maxixatzen Euskara Elkartearekin eta tokiko euskarazko bi komunikabideekin, Urola Kostako Hitzarekin eta Erlo Telebistarekin. Marijose Arregi Euskara zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea akordioa ixteko bildu dira Idoia Alberdi Maxixatzeneko lehendakariarekin, Urtzi Oteiza Erlo telebistako ordezkariarekin eta Nerea Uranga Urola Kostako Hitzako ordezkariarekin.

 

Guztira Udalak 43.000 euro emango dizkie diru-laguntzetan. Maxixatzenek 27.000 euro eskuratuko ditu, eta Urola Kostako Hitzak eta Erlo telebistak 8.000 euro jasoko dituzte.

Marijose Arregik komunikabideek egiten duten lanaren garrantzia aitortu eta euskararen normalizazioan duten eragina azpimarratu du: "Esku artean proiektu mardulak dituzte eta gure borondatea da, ahal dugun heinean eta baliabideen arabera, laguntza ematea".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide