Su hartu du Kale Nagusiko argi kableatu batek

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 18a, 09:32
Ke asko irten da Kale Nagusiko bi estoldetatik.

Kale Nagusiko 42. eta 54. zenbakien arteko Iberdrolako argi kableatu batek su hartu du 08:30ak inguruan. Udaltzainek adierazitakoaren arabera, kable elektrikoek su hartu dute aipatutako puntuan.

 

Segituan bertaratu dira suhiltzaileak eta brigadako langileak, eta azterketak egin ostean, kale osoko bederatzi bebarru hustu ditu udaltzainak eta Ertzaintzak. Elkarlanean 20 bat bizilagun aterarazi dituzte etxeetatik, eta Jubilatuen Etxera eraman dituzte arazoa konpondu bitartean. Kale Nagusiko etxebizitza horietan eta udalean argirik gabe egon dira une batez.

Iberdrolako teknikariak 10:15ean iritsi dira. Egin beharreko lanak egin eta 11:00etarako bizilagunak etxeetara bueltan ziren. Kale Nagusia 62. zenbakitik 42. zenbakira kalea, herriko plaza nagusia barne, oinezkoentzat guztiz itxita egon da, eta zalaparta eta ikusmin handia piztu du egoerak. Ibilgailuak Aizkibel kaletik bideratu dituzte lanek iraun duten bitartean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide