Irailaren 23an izango da Azkoitiko II. Lasterketa Solidarioa

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 17a, 13:55

Irailaren 23an izango da Azkoitiko Minbiziaren Aurkako II. Lasterketa Solidarioa. Bildutako dirua Aspanogi haur minbizidunen guraso elkartearentzat izango da eta Ttipi-Ttapa elkartekoek jakinarazi dutenez ekitaldi ugari antolatuko dituzte egun osorako.

 

 

Lehengo edizioa 2015ean ospatu zen eta 864 pertsonek hartu zuten parte. Katxalin bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkartera bideratu zen orduan dirua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide