Praka motxakin programak bigarren asteari ekin dio

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 17a, 11:38

Praka motxakin udal ludotekaren programak garatu du bere lehen astea. Aurten, gainera, hainbat berrikuntza izan ditu.

 

Orain arte udaleku ireki moduan planteatuta zegoen arren, aurten lehen aldiz haurren partehartzea, ekintza antolaketa eta materialen horniketa hobestu du, ikasturtean zehar bazkide izan diren haurrekin sortuz. Familiek konpromisoa har dezaten beraiekin ere udara begira lanketa egin da, haurrei partehartzearen garrantzia trasmititzeko asmoz. Ludotekatik, berriz, aukera egon dadin programaren data moldaketa gauzatu da. 

Helburu nagusia, 10 eta 12 urte arteko haurrek ekintzetan inplikatzea da, baina ez soilik garapenean,  baita programen eta ekintzen sormenean ere.

Aste honetan, esaterako, altxorraren bila ekintzan beraiek proposatutako jolasak garatu dituzte; ur jolasetan aritzerakoan talde mailan zenbait jolas garatu behar izan dituzte, eta, azkenik, Master Chef saioan, talde txikitan jarrita frutak ekarri dituzte, eta ondoren, osasun prebentzioaren ideia txertatuz eta elikadura osasuntsua landuz, fruta postre irudimen sormenak garatu dituzte.

Datorren astean, berriz, olinpiadak, lehiaketak, kamara ezkutua, egun pasa eta hamaiketakoa garatuko dituzte.

Ekintza guztiak goizez izaten dira, 10:00-13:00 bitartean, eta egunpasa 10:00etatik 18:00etara izango da. Irteera Donostiara izango da, eta Igeldora igoko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide