Garbiñe Muguruza Wimbledoneko txapeldun Venus Williamsi irabazi ondoren

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 16a, 09:23
Garbiñe Muguruza Wimbledoneko garaikurrarekin. (Argazkia: Wimbledon)

Garbiñe Muguruza 7-5 eta 6-0 nagusitu zaio Venus Williams estatubatuarrari Wimbledoneko (Erresuma Batua) finalean.

 

Garbiñe Muguruzaren aita Josetxo Muguruza eta aitona azkoitiarrak dira. Illarra baserrikoak dira, baina umea zenean Josetxo Eibarrera joan ziren bizitzera. Gaztetan, berriz, Venezuelara joan zen lanera eta han ezkondu. Garbiñek bi anaia ditu eta hauek tenisean nahiko onak zetoztela ikusita, familiak Bartzelonara etortzea erabaki zuen.

Atzo, orain bi urteko finalean lortu ez zuena lortu du Venus Williamsi 7-5 eta 6-0 irabazita. Maxixatzenetik zorionak eman behar dizkiogu Muguruzari, irabazi duen Grand Slama irabaztea ikaragarria baita. Nork pentsatuko zuen orain dela 50 urte inguru, San Martinen jolasten zuen Josetxoren alaba Garbiñek Wimbledoneko finala jokatu eta irabaziko zuela?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide