Gazteek parrandarekiko duten ikuspuntua

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 14a, 11:16

22,23 eta 24 urte bitarteko mutil kuadrilla batek osatzen du Txintxarri lokala.

Alde bietako iritziarekin hartu dituzte azken hilabeteetako berriak kuadrillan: batzuek tabernariek hasitako sinadura bilketarekin bat egitea erabaki zuten, baina beste batzuek ez zuten joera hori hartu.

Kuadrilla osoa, ordea, bat dator gauza batean: nahiz eta denetariko iritziak egon, guztiek herrian gelditu nahi dute, herrian egin nahi dute festa. Sinatu ez zutenek, alde batetik, tabernariek azken urteetan prezioak igotzeko hartu duten joera dute arrazoibide. Izan ere, ez dute ondo ikusten tabernariei laguntza ematea, jakinik haiek ez dituztela “zaintzen” herritarrak, eta bereziki gazteak.

Tabernarien idatziarekin bat egin zutenek, berriz, gaiari ez diote ikuspegi horretatik begiratzen. Ez dituzte gustuko izan kontzertuei buruzko erabakiak eta bestelako neurriak, eta, Azkoitiko festari heltzeko, arrazoizkoa ikusi zuten tabernariek hasitako bideari jarraitzea. Haien ustetan, ez dago ondo herrian giro ona jarri eta bultzatu beharrean hori “moztea”.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide