'En Tol Sarmiento' eta 'Puraposse' taldeen kontzertuak bihar, herriko plazan

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 14a, 11:24
(Argazkia: En Tol Sarmiento)

Zortzi hilabeteren ondoren, Azkoitiko Udalak baimena emango die herriko tabernariei uztaileko eta abuztuko bi larunbatetan kontzertuak antolatzeko, herriko plazan.

 

Um Blem Ble herriko tabernarien elkarteak antolatuta, bihar, uztailaren 15ean, En Tol Sarmiento eta Puraposse taldeen kontzertuak izango dira herriko plazan, eta abuztuaren 12an, Willis Drummond eta oraindik zehaztu gabeko beste kontzertu bat, leku berean.

Herrian bolo-bolo dabilen gaia ekarri nahi izan genuen ekaineko aldizkarian: herriko parranda. Hainbat kexa jaso dituzte udalean gai horren biran, eta hilabeteotan sinadura bilketak ere abiatu zituzten herriko taldeek. Gaiaren aldeko eta kontrako iritziak jaso nahi izan ditugu, eta, horretarako, herriko taldeengana jo dugu, hala nola tabernariengana, udaleko ordezkariengana, udaltzaingoarengana, gurasoengana, gazteengana eta bizilagunengana. Hona hemen haien iritziak: 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide