Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar: «Jendeak lehengo trikitilariak entzun nahi ditu txapelketan»

Urola Kostako Hitza 2017ko uzt. 12a, 15:55
Argazkia: Ibon Errazu)

Soinu jotzaile azkoitiarrak eta pandero jotzaile aiarrak irabazi dute Markina-Xemeingo (Bizkaia) Trikitilari Helduen I. Trikiti Txapelketa. Aspaldiko partez aritu dira lehian.

 

Aspaldian alde batera utzitako errutinak berreskuratuta ibili dira azkenaldian Xabier Etxaniz (Azkoitia, 1989) eta Ainara Saizar (Aia, 1988). Izan ere, aspaldiko partez, trikiti txapelketa batean parte hartzeko eman zuten izena. Izena eman, parte hartu, eta irabazi ere bai.

Espero al zenuten Markina-Xemeindik txapelekin itzultzea?

Xabier Etxaniz: Urte asko izan dira txapelketa batean parte hartu gabe, eta gainontzeko trikitilarien arrastoa galtzen duzu. Horrela, ezin duzu inolako baloraziorik egin txapelketa pasatu arte. Esperientzia berri bat izan da. Egia esan, ahal genuen ondoen egitera joan ginen, emaitzarekin asko larritu gabe.

Ainara Saizar: Oholtzara igo aurretik besteak entzun ohi dituzu entseguak egiten, eta zuk baino hobeto egiten dutenaren sentsazioa duzu, beti. Txapelketa hasi eta gero, besteek nola jotzen duten ere ez duzu entzuten, eta, beraz, ezinezkoa da epaimahaiak zer erabakiko duen jakitea.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide