Igor Zubeldiak Realaren lehen taldearekin hasi du denboraldi-aurrea

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 9a, 10:15
Argazkian, erdikoa da Igor Zubeldia. / Real Sociedad.

Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) futbolariak Realaren lehen taldearekin hasi du denboraldi-aurrea. Taldeak joan den ostiralean, uztailak 7, egin zuen 2017-2018 denboraldia prestatzeko lehen lansaioa Zubietan, eta Reala Bko jokalariak talde nagusiarekin egin zuen entrenamendua. Hala ere, klubak oraindik ez du baieztatu lehen taldearekin ariko ote den azkoitiarra datorren denboraldian.

 

Azkoitiarrak 2016ko maiatzean egin zuen debuta Mestallan (Valentzia), eta harrezkero behin baino gehiagotan hartu du parte Realarekin lehen mailan. Joan den ekainean, berriz, Futbol Draft-ek —Espainiako futbol harrobia sustatzen eta bultzatzen duen elkartea— etorkizun handiko 132 jokalariren artean sartu zuen jokalari azkoitiarra.

Argazkian, beheko ilaran ezkerretik bosgarrena da Zubeldia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide