Zapi gorria lepotik jantzita, San Fermin txiki eguna ospatu dute ehunka haurrek

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 7a, 12:56

Uztaila Jolasean udalekuetako haurrek, San Fermin Txiki eguna ospatu dute. 12:00etan txupinazoa bota dute udaletxeko balkoitik, eta segituan zezen jantzitako haurrak, korrikalarien atzetik abiatu dira. Eguraldiak lagunduta, giro polita sortu da herriko plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide