Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 6a, 12:54
Atraskua tabernan gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak.

Aurrerantzean Maxixatzenek, Um Blem Ble tabernarien elkartearen laguntzaz, ostegunetako pintxo-potean pintxoa eskaintzen duten tabernetan zein pintxo izango den jakinaraziko du.

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 6:

Dean: Patata-tortilla, haragi-bola eta entsalada errusiarra.

Txalintxo: Atuna tomatearekin.

Atraskua: Txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Ttakun: Txipiroi-eraztunak eta azenariodun oilasko hanburgesa.

 

 

Zurt: Oilasko hegalak ontzututa eta berenjenaz, piper gorriz, intxaurrez eta karamelututako tipulaz osatutako pintxoa.

 

 

Latz: Solomoa ogi arrailetan pasatuta tomate saltsarekin, atun-tortilla eta arrain-pastela.

 

 

Koxka: Haragi-bola, patata minak, txanpiñoia eta arrautza bexamelarekin.

Etxe-Aitz: Haragi-bola tomatearekin eta gabardina.

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide