Film luze baterako aktoreen hautaketa

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 5a, 13:19

Gasteizko eszena eta arte tailerrak aktoreen hautaketa abiatu du, eta 18 eta 22 urte bitarteko neskak eta mutilak nahi ditu, Sonora Estudiosek ekoiztutako film luzea grabatzeko.

 

1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatu ziren hilketei buruzko film luzearen proiektua pixkanaka aurrera doa, hezur-haragizko bihurtuz. Hori dela eta, hastear dago bi protagonista gazte hautatzeko proba. Filma Sonora Estudiosek ekoiztuko du eta Victor Cabacok zuzenduko du. Filmaketa lanetan datorren ikasturtean hasiko dira.

18 eta 22 urte bitarteko neska eta mutil bana behar dituzte 'Vitoria, 3 de marzo' filma grabatzeko. Interesatuek 'txabe.atxa@gmail.com' helbide elektronikora idatzi dezakete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide