Azkoitiar bat hil da Urrestillan lan istripuz

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 3a, 18:10

51 urteko gizon azkoitiar bat hil da, Urrestillako Olalde industriaguneko Astigarraga Kit Line enpresan istripua izanda. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 14:50 aldean izan da ezbeharra. Produktuak ontziratzeko makina batean harrapatuta gelditu da, eta, ondorioz, lantegian bertan hil da. Langilea Azpeitiko bizilaguna zen gaur egun. 

 

Sindikatuek 24 orduko lanuztera deitu dute biharko, eta bihar, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Azpeitiko Astigarraga Kit Line enpresaren atarian. Enpresak ikerketa abiatuko du, gertatutakoa argitzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide