Azkoitia Lagunkoiaren zozketak badu irabazlea

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 3a, 10:30
Nerea Elola saria jasotzen

Nerea Elola da Azkoitia Lagunkoiaren inkestan parte hartu dutenen artean egindako zozketaren irabazlea. Elolak 350 euroko bonua jaso du Herrixen Merkatari Elkarteko establezimenduetan erabiltzeko. Nekane Larrañaga zinegotziak eta Sara Rodriguez Herrixeneko teknikariak eman die saria.

 

Zenbaki sariduna 0723 izan da, eta 591 lagunek hartu dute parte zozketan, Azkoitia Lagunkoiaren inkestan parte hartu duten berberek alegia. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide