Datozen hilabeteetarako kontzertuak jakinarazi dituzte

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 30a, 19:40
Hesian.

Zortzi hilabeteren ondoren, Azkoitiko Udalak baimena emango die herriko tabernariei uztaileko eta abuztuko bi larunbatetan kontzertuak antolatzeko, herriko plazan.

 

Um Blem Ble herriko tabernarien elkarteak antolatuta, uztailaren 15ean En Tol Sarmiento eta Puraposse taldeen kontzertuak izango dira herriko plazan, eta abuztuaren 12an, Willis Drummond eta oraindik zehaztu gabeko beste kontzertu bat, leku berean.

Bestalde, abuztuaren 16an, andramaixetan, Hesian eta Passepartout taldeek joko dute, udalak antolatuta. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide