Andramaixetako Film Laburren VII. Lehiaketan izena emateko epea ostiralean amaituko da

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 28a, 10:10

Andramaixetako Film Laburren VII. Lehiaketan izena eman nahi duenak ostiralera arteko epea du. Halaber, lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 7a izango da.

 

Aurten proposaturiko gaia 'Parodiak' izan da. Bi sari emango ditu Udalak. Irabazleak 250 euro eta oroigarria jasoko ditu, eta ikusleen saria bereganatzen duenak, berriz, 150 euro eta oroigarria jasoko ditu.

Lanek 4-8 minutu arteko iraupena izan beharko dute, eta formatu digitalean entregatu beharko dira.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide