Pikunietako ardi gazta nola egiten duten ezagutu du Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 26a, 11:27

Maxixatzen Pikunieta baserrian izan da bertako ardi gazta nola egiten duten bertatik bertara ezagutzeko. Jose Ramon Arrieta Exkerra-k (Azkoitia, 1963) euren baserria barrutik erakutsi digu.

Uztaileko aldizkarian erreportaje zabala egin du Maxixatzenek etxean produktuak egiten dituzten herritarrekin, eta tartean Pikunieta baserriko ardi gazta nolakoa den ezagutu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide