Jendetza bildu du Musika Bandaren kontzertuak Plaza Berrin

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 25a, 15:36

Atzo, zapatua, Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskaini zuen Plaza Berrin. Julen Etxaniz azkoitiarrak gidatu zuen saioa, eta zenbait abesti kantatu ere egin zituen, bandarekin batera. Bestalde, Born To Dance herriko dantzari taldeak ere zenbait koreografia dantzatu zituen abesti ezagunekin. Plaza Berri jendez lepo bete zen, eta giro bikaina izan zen.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide