PSE-EEk mankomunitateari eskatu dio ikertzeko zergatik ari diren «zabor bilketa okerra» egiten

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 22a, 21:22
Janire Igoa, PSE-EE alderdiko Azkoitiko zinegotzia.

Azkoitiko PSE-EE alderdiko ordezkari den Janire Igoa zinegotziak oharra kaleratu du gaur arratsaldean, Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariari zabor bilketa aztertzeko eskatuz. Ikerketa bat irekitzeko eskatzen du, Aizpurutxoko edukiontzi ezberdinetan zegoen zaborra, ondoren kamioian leku berean zergatik pilatu zuten jakiteko. 

 

Igoak PSE-EE alderdiaren «erabateko konpromisoa» erakutsi du zaborra birziklatzeko, eta esan du «oso garrantzitsua» dela zaborra bereizita jasotzea. Batez ere, bereizte tasak jaisteko «ezinbesteko ekintza» delako birziklatzea. Gainera, ez badago zaborren bilketa «eraginkorrik», zaborra ondo bereizten duten herritarren ahalegin guztia zaborretara botatzen dela azaldu du.

Igoak Aizpurutxon gertatutakoaren harira bere kezka azaldu du, eta Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariari eskatu dio Aizpurutxon gertatutakoa ikertzeko eta gainerako herriko landa eremuetan bilketa ondo egiten ari ote diren egiaztatzeko. Baita ere, horrelako bilketa desegoki gehiago ez gertatzeko, beharrezko neurriak hartzeko exijitu dio mankomunitateari «oso garrantsitsua delako zabor bilketa ondo egitea».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide